‘Baan Marina’ Fundazioak, 3.300 euro jaso ditu tonbolan eta eskerrak eman dizkio Hernaniko herriari

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 1a, 03:00

San Joanetan tonbola jarri du Baan Marina Fundazioak, Thailandiarako dirua biltzeko. Jaso duten erantzunarekin gustora daude fundazio kideak, aurtengo tonbolan 3.300 euro jaso baitituzte. Hernaniko herriari eskerrak eman dizkio fundazioak, egindako harrera eta emandako diru laguntzagatik. Baan Marina Fundazioak esan du lasai egon litezkeela tonbolan parte hartu dutenak, diru guztia Thailandian egingo diren proiektuetara joango baita. Hernanin jasotako diruarekin josteko makinak, liburuak, ihesaren aurkako medikamentuak eta abar erosiko dira, ´eta herrialde hartako egoera pixka bat hobetu ahal izango da`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!