Berak antolatzen dituen plater tiro txapelketak Santa Barbaran egiteko aukera eskatu du

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 1a, 03:00

Berak antolatzen dituen plater tiro txapelketak Santa Barbaran egiteko aukera eskatu du.

Txirta elkarteak Hernani Saria eta Euskadiko kopa antolatuko ditu datorren igandean, Olaberriko tiro eremuan eta horren bueltan Santa Barbarako tiro eremurako eskaera berretsi du. Txirtak eskatzen du hitzarmen berri bat egitea, salatzen baitu berak antolatutako txapelketak ez dizkiotela Santa Barbaran egiten uzten. Santa Barbarako tiro eremua Txantxangorri elkarteak administratzen du 60garren hamarkadan egin zenetik. Txirtak salatu du beren eskaerak erantzun ere ez dizkiola egin Txantxangorrik edo zuzendaritzako erabakia dela erantzun diola. Bost txapelketa kanpoan Txirta elkarteak Kronikara bidalitako prentsa oharrean dio orain artean lau txapelketa Hernanitik kanpora antolatu behar izan dituztela eta datorren igandekoa izango dela bosgarrena. Hitzarmen berria Txirtak jakitera eman duenez, laster sinatu behar dute hitzarmen berria Txantxangorri eta Hernaniko Udalak eta eskatu du hitzarmen horretan gaia argitu eta bideratzea, ´kluben arteko elkar-lan eta harreman onari hasiera emango dion garai batean sartzeko, Hernaniko eskopeta kirolak eskertuko baitu`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!