PERCO ikerketak egindako beste proposamen batzuk

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 2a, 03:00

Komertzio feria osatzea. Herriko eskaintza komertziala ezagutaraztea izango da helburua eta Kaxkoan eta inguruko kaleetan egingo litzateke. Herriko komertzioak, aisialdia, kale animazioa eta dekorazioa batuta. Osteguneko feria larunbatera pasa. Asteburuko herriko dinamika bultzatzea izango luke helburua eta astean zehar herrian egoten ez diren sektoreak erakartzea. Hernani Txotx. Txotx hasierako kanpainan herriko merkatariek parte hartzea litzateke proposamena. Standak kalean jarri eta kalean produktuak erakustea, eskaparate lehiaketa egitea sagardoaren gaiaren inguruan... Larunbat arratsaldetan komertzioak irekitzea. Larunbata aisialdirako egun garrantzitsua dela eta ikerketak dio Hernaniko merkatariek pentsatu behar luketela larunbat arratsaldetan irekitzea. Horrela larunbatetan kanpora joaten den jende kopurua gutxituko litzateke. Komertzio gida eta plano bat osatzea. Herriko komertzioak zerrendatzea oinarrizko datuekin eta komertzio bakoitzaren bereizgarriekin. Teknologia berriak txertatzea komertzioen gestioan. Merkatariei erakustea teknologia berriek gestio enpresarial eta komertzialean duten erabilpena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!