Jubilatu etxeak Arantzazura irteera antolatu du irailaren 28rako, basilika egin zutela 50garren urteurrena aurten dela aprobetxatuta. Plana da Ordiziako merkatua ikusi, nahi duenak meza entzun Arantzazun eta Zestoan bazkaltzea. Bueltakoan Zarautzen geldituko dira. Zozketa irailaren 21ean egingo da, 17:00etan, Jubilatu Etxean. Prezioa, 28 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!