Langile ikastolak ‘Gizakia helburu’ko lorategi eta kirolgunea erabili ditu ikasturtean

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 1a, 03:00

Ikastolak eskerrak eman dizkio ‘Gizakia helburu’ ekimenari.

Langile ikastolako Meabe eraikineko haurrek Gizakia helburu-Proyecto Hombreko egoitzako lorategi eta kirolgunea erabili dituzte ikasturte guztian zehar. Hasiera batean hiru hilabeterako izango zela aurrikusi zuen Langile ikastolak, baina, azkenean urte osora luzatu da eta ikasturte osoan behar izan dituzte eraikinak. Ikastolak eskerrak eman dizkio Gizakia Helburu ekimenari, bere eraikuntzak utzi izanagatik eta aldiro ´oso jarrera eskuzabala erakutsi dutelako`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!