Etxeratek kontzentrazioa deitu du gaur, arratsaldeko 20:00etan Zinkoenean, Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eskatzeko. Eskatzen du sakabanaketa bukatzeko, giza eskubideak urratzen direlako politika honekin. Hernaniko etxeratek gogoratu arazi du astebururo 50 hernaniarrek egin behar izaten dituztela bidaia luzeak senide edo lagunak bisitatzeko, horrek dakarzkien arriskuekin: ´hurrengo batean herriko edozein izan liteke eta ezin dugu onartu edozein senide bere senidea ikusteagatik bidean hiltzea, beste 16 Euskal Herriko senideekin gertatu den bezala` azpimarratu du Etxerat elkarteak. Politikoek sufrimendu honi bukaera jarri beharko lioketela ere esan du Etxeratek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!