San Fermin zozketa egingo da aurten ere Joxe Mari tabernan

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 1a, 03:00

Joxe Mari tabernak urtero egiten du San Ferminetako zozketa, uztailaren 6an. Dagoeneko zabalik dago jokatzeko aukera: nahi duenak 2 euro ordaindu eta zenbaki bat izango du zozketarako. Zozketa San Fermin bezperan egingo da iluntzean, Joxe Mari tabernan bertan. Ordura arte zabalik dago jokatzeko aukera. Zozketan hiru zenbaki sarituko dira: lehen sarituak bildutakoaren erdia eramango du; bigarrenak % 30; eta hirugarrenak, % 20. San Ferminetara joateko San Fermin zozketako kontua zaharra da oso, noiz hasi den seguru ez badakigu ere. Garai batean, pezeta edo duroa jokatzen zela gogoratzen dute zaharrenek, eta irabazten zuena Iruñako San Ferminetara joaten zela askotan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!