Erdi mailako bi ziklo eta goi mailako hiru daude aukeran.
Uztailaren 6 arte dago irekia izen ematea, goizetan.
Hernani Institutuan zabalik dago Batxilergoan eta erdi mailako eta goi mailako Zikloetan izen ematea. Bost ziklo dira Institutuak eskaintzen dituenak:
Erdi mailakoak: Ekipo eta Instalazio Elektronikoak eta Mekanizazioa.
Goi mailakoak: Proiektu Mekanikoen Garapena (Deliniante Proiektatzaile), Kultur eta Gizarte Animazioa eta Instalazio Elektroteknikoak.
Datorren astera arte
Uztailaren 6ra arte (datorren asteazkena) egongo da izen emateko aukera Hernani Institutuan bertan. Ordutegia da: goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara. Informazio gehiagorako harremanetan jarri (Telefonoa: 943 551188 E-maila: institutua@hernanibhi.com) edo Santa Barbarako eraikinetik pasa.
Hernani Institututik jakitera eman dutenez lanerako aukera haundia ematen dute ziklo hauek guztiek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!