Hernani Saria eta Euskadiko Kopa Olaberrian, datorren igandean

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 30a, 03:00

Txirta taldeak antolatuta, Foso Unibersal modalitateko lehiaketa dago datorren igandean Olaberrian, goizeko 10:30etatik arratsaldeko 17:30etara, 25 plateretara. 5garren Hernani Sari Nagusia eta Euskadiko Kopa jokatuko dira. Lehenengo 25 sailkatuentzat izango dira sariak eta 4garren kategoriako 8 lehenengoek ere sari berezi bat izango dute. Txapelketa Olaberrian egin behar izan dutela-eta Txirta taldea keja da Txantxangorri elkarteko zuzendaritzaren ´kolaborazio faltagatik` eta beren lehiaketak Santa Barbaran egiten ez dietela uzten salatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!