HERNANIKO atletismo pista, Sagastialden dagoena, orain urte batzuk egin zuten. Pista sintetikoa da baina perimetroak 300 metro neurtzen ditu (konpetitzeko pistek 400 metro izaten dituzte). Bertan jaurtiketak egingo dira: mailu, disko, jabalina eta pisu jaurtiketa guneak baitaude Sagastialden, baita salto egitekoak ere (pertika, luzera eta saltoa eta salto hirukoitza). Hernanira etorriko diren atleten aurrean, nabarmentzekoa da Tibor Gesek hungariarra, 9garren munduko mailu jaurtitzaile hoberena. Antolatzaileek esan dutenez Hernani izango da Espainia eta Euskal Herri mailan pentatlon jaurtiketa eta mailu astunaren jaurtiketak egingo diren lehen pista. Mailu astunak 5,45 kilo pisatzen ditu emakumeentzat eta 15,88 kilo gizonentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!