Aran bailarako ‘Tuc de Mulleres’ (3.006m) mendira irteera antolatu dute

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 28a, 03:00

Mendiriz-Mendi elkarteak, uda sasoia aprobetxatuta, Pirineotako goi mailako mendi batera irteera antolatu du, Tuc de Mulleres mendira, Vielha inguruan. Irteera uztailaren 9 eta 10eko asteburuan izango da. Bidaiaren prezioa 55 euro izango da bazkideentzat eta 65 euro bazkide ez direnentzat (bidaia eta pentsio erdia aterpean). Ibilbidea izango da: La Besurtatik (1.900m) atera eta Escaleta arana jarraituta Mulleres-era igoko dira (3.006m) eta ondoren Estanyets de Mulleresetik pasa eta Vielhako tunelera jaitsi (1.600m). Ibilbidea 7-8 ordu ingurukoa da eta ez du zailtasun berezirik baina leku berdinetik jaitsiko ez direnez, egoera fisiko onean egon behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!