Agur San Joanei, datorren urtera arte

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 28a, 03:00

Bukatu dira San Joan jaiak, astelehen sargoriaren ondoren. Asteburuko jendetzaren ondotik herriko jendea ibili zen gehien igande gaua eta atzo egun guztian. Igandean arrakasta haundia izan zuten Ttarla dantza taldearen emanaldiak eta bertso saioak eta plazan jarritako ahulki guztiak beteta eta jende asko zutik izan zen bi ekitaldiak ikusteko. Gauean dantzarako primerako giroa jarri zuten Patxi Perez eta bere taldeak. Astelehen oparoa Atzo, berriz, sokamuturra eta Axeri Dantza izan ziren goizeko lehen orduan, eta asteburuan adina ibili ez bazen ere, jendea erruz elkartu zen. Axeri dantza mixtokoek gaizto aldia izan zuten eta udaletxean barrena eta plazako tabladuan ibili ziren maskuriak astintzen. Eguerdian herri kirolak ikusteko aukera izan zen eta aizkolariak eta harri jasotzaileak aritu ziren, Tiloseta betean. Aipagarria Miren Urkiola harri jasotzaile gazteak egindako erakustaldi berezia. Arratsaldean, pelota partiduak, konpartsa eta festa bukaerako ekitaldia izan ziren. Horien berri eta festen inguruko azken zertzeladak biharko Kronikan izango dituzue.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!