San Joan sarietako sari banaketa igandean izan zuten Jubilatu etxean. Aurtengo saridunak dira: Tokan, Francisco Garcia txapeldun eta José López bigarren; Botean, José Mínguez txapeldun eta Eugenio Urruzola bigarren; Igelean, José López txapeldun eta Gerardo Barros bigarren; eta Bola jokoan, Eugenio Urruzola txapeldun eta Hipolito Agirre bigarren.
Giro ona
Urteroko moduan, giro ona izan zuten Goiz Eguzkin, eta Jubilatu Etxeko kolaboratzaileentzat ere aipamen berezia izan zen: Juan González Pacheco eta Tiburcio Goya Ibargoyen. Sari banaketa ondorenean luntxa izan zuten eta arratsaldean, dantzaldia.