8 partidu gaur Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2005ko uzt. 6a, 03:00

Donostia Cup Txapelketa dela eta gaur 8 partidu jokatuko dira Zubipen: Baztan-Real Gandia, Antiguoko-Bildutrans, Lugo-Atl.Catral, Modalcoy-Black Watch, El Muro-Diambars, Moldacoy-S.Bartolome, Aratz-Rayo Sadense eta Mutriku-Modalcoy. Txapelketak osteguna arte iraungo du eta egunero 8 partidu jokatuko dira. 12 eta 19 urte bitarteko jokalariak dira txapelketa honetan parte hartzen dutenak. Partidu motzak jokatuko dituzte, bakoitzak 50 minutu irauten baititu. Txapelketa honetan badira jokalari hernaniarrak ere, El Muro taldean bildu direnak. Partiduak goiz eta arratsalde izango dira Zubipen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!