hernani da Gipuzkoako Herri Arteko txapeldun berria (hirugarren aldiz), atzo, Azkoitiari 2-1 irabazita. Serio eta ondo jokatu zuten Hernaniko 6 pelotariek eta zeuzkaten aukerak aprobetxatu zituztelako irabazi zuten finala, merezita.
Espero bezala, Azkoitiak hasieratik jarri zituen gauzak zail. Kadeteetako partidua izugarri gogorra izan zen eta Arrietak eta Grajalek lortu zuten aurten inork lortu ez zuena: Oier eta Josu Epelderi irabaztea (22-19). Jubeniletan hernaniarrak gehiago ziren, eta hala erakutsi zuten partiduko momenturik zailenetan; 22-15 irabazi zuen Hernanik. Nagusietan ez zegoen ezer jokoan baina, hala ere partidu ederra jokatu zuten lau pelotariek; Azkoitiak irabazi zuen 16-22.
Pelota elkarteko arduradunak txoratzen zeuden pelotariek erakutsi duten mailarekin eta Hernanitik animatzera joandako jendearekin. Hernanitik jende dezente joan zen Bergarara eta gogor animatu zuten herria. Ohitura bihurtu den bezala, Axeri dantzako doinuak bete zuen Bergarako frontoia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!