Firma eta alegazioak biltzeko mahaia

Kronika - Erredakzioa 2005eko ekainaren 26a

Bihar astelehena, Arau Subsidiarioen kontrako firma eta alegazio bilketa izango da pelota jaialdian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, kiroldegian. Firma bilketa hau herriko zenbait talde ari dira bultzatzen: Elkartzen, Bildu Hernani, Lab, Segi, Ate Joka, Batasuna, Askatasuna eta Natza. Jakinarazi dutenez ekainaren 22an 167 alegazio aurkeztu zituzten udal erregistroan. Bestalde, jakinarazi dute herritar asko maila pertsonalean alegazioak aurkezten ari dela eta horretan jarraitzeko animatu nahi dituzte herritarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!