THIERNO Diallo senegaldarrak 8 bar urte daramazki San Joanetan Hernanira etortzen. Balafon izeneko instrumentua jotzen du, Senegaleko instrumentua, eta bere herriko kantu tradizionaletaz gain euskal kantak ere jotzen ditu. Kale Nagusia eta Nafar kaleak bat egiten duten ixkin horretan harrapatu dugu, baserritarrez jantzita. Astelehenera arte izango da Hernanin.
Nongoa zara?
Ni senegaldarra naiz, Touba izeneko herri batetik nator.
Zenbat urte daramazkizu Hernanira etortzen?
8 urtetan etorri naiz Hernanira, baina Euskal Herrira duela 15 urte hasi nintzen etortzen. Lekeitio, Zumarraga, Oñati, Lazkao eta Lesakara joaten naiz, besteak beste.
Nola du izena jotzen duzun instrumentuak?
Balafon izena du eta Senegaleko instrumentua da. Musika tresna honekin Senegaleko oihaneko kantu zaharrak jotzen ditut, eta baita hemen ikasitako euskal kantak ere.
Baserritarrez jantzita ibiltzen zera...
Bai, kostaldeko euskaldunen jantzia da, Ondarroakoa.
Zer da San Joanetatik gehiena gustatzen zaizuna?
Oso festa polita da, herri ona da eta jendea oso jatorra. Gehien gustatzen zaidana da suaren inguruan dantzatzen duten momentua.