ATZO goizean Hernaniko Kaxkoko hainbat dendetako pertsianak hautsi egin zituzten. Antza denez, sokamuturrean gertatu zen. Zezena pasatzerakoan jendea dendetako pertsianetatik zintzilik jarri zen, pertsianek ezin izan zioten pisuari eutsi eta hautsi egin ziren. Galerias Buen Precio izan da kalteak jasan dituen komertzioetako bat. Jabeak Kronikari adierazi dioenez ez da aurreneko aldia gertatzen dena: ´herriko plaza zezen plaza bihurtzen dute festetan eta ez dute gure dendak babesteko neurririk hartzen`. Iaz ere berdina pasa zitzaion eta azaldu duenez seguru zibilak ordaindu beharreko 3.000 euroak ez ditu kobratu oraindik. Jabeak Udalari eskatu dio neurriak hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!