Bertso jaialdia gaur plazan

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 26a, 03:00

BERTSO jaialdia antolatu du gaurko Elur Txori elkarteak. Bertan kantari ariko dira: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal, Igor Elortza, Estitxu Eizagirre eta Agin Rezola. Gaijartzen Hernaniko Bertso Eskolako kideak izango dira. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, plazan. Bihar, herri kirolak Tilosetan Biharko herri kirol jaialdia antolatu du Elur Txori elkarteak. Batetik aizkolariak izango dira: Barberena eta Rekondo nafarrak, eta Gipuzkoako Mugerza aita-semeak. Bikoteka, aizkolari gazteak eta beteranoak nahastuta, nork 10 korte lehenago eman ariko dira. Harri jasotzaileak ere izango dira: Pato Landarbide eta Miren Urkiola harri jasotzaile gaztea. Herri kirol jaialdia eguerdiko 12:00etan izango da, Tilosetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!