Tonbola izango da Tilosetan, ostirala, larunbata eta igandean. Baan Marina fundazioak antolatzen du eta lehen Caritasek tonbola jartzen zuen horretan izango dira. Ateratako dirua Tailandian aurrera eramaten ari diren proiektuentzako izango da. Hernanin jasotzen den dirua Tailandiako neska gazteei josteko klaseak emateko izango da eta honen bidez prostituziotik urruntzen lagundu nahi zaie. Taldeak gonbitea luzatu nahi die herritarrei tonbolako boletoak erosteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!