GAur arratsaldean Salbea izango da jaietako ekitaldi nagusietako bat. 19:30etan, Ozenki eta Kantuz koruak arituko dira kantari Felipe Sagarna kalean, eta 20:00etan izango da Salbe Nagusia Juan Bataiatzailearen parrokian. Ondorenean, 20:30etan, Hernani Musika Bandak egingo du urteroko buelta San Juan Martxa joaz. Plazatik aterako dira, Zinkoeneara jeitsi eta Kale Nagusitik, ostera plazara. Zipri Otxandorena Bandako zuzendariaren esanetan, ekitaldia gero eta indar haundiagoa hartzen ari da eta.
Festetan Historiara begiratua, 1911 azaltzen dira Hernaniko Artxiboan San Joan bezperako ekitaldi honi buruzko lehen erreferentzia. Bi urte beranduago, 1913an, Musika Banda ere azaltzen da aurreneko aldiz ekitaldi honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!