Eguzkiari ohore, egunik luzeena ilundu artean

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 23a, 03:00

Urteko egunik luzeena ospatu eta eguzkiaren argiari ohore egiteko solstizio festa antolatu dute aurten ere Chillida Lekun, Udalaren laguntzarekin, San Joan jaien barruan. Musika, dantza eta suak izan ziren Chillidaren eskultura artean gau giroa dotoretu zutenak eta ´museoko beste protagonista: eguzkiaren argia` omendu zutenak. Juan Mari Beltran, Iñígo Monreal, Ander Barrenetxea, Jasone Cámara, Aitor Gabilondo eta Marian F. Atxaerandio izan ziren musikaz arduratu zirenak eta Kukai taldeak egin zuen dantza. Sua, berriz, Astondoa bizkaitar pirotekniaren esku joan zen. Arrakasta haundia Aurtengo edizioan ere jendea erruz bildu zen Chillida Lekun, eta asko eta asko hernaniarrak izan ziren. Azken urteetan egin da festa, eta ohitura hartzen ari da jendea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!