Ion Treku boxeolari oiartzuarrak bihar Hernanin jokatuko du eta Transkontinental txapelketa irabazi ondorengo aurreneko konbatea du. Pako Bueno Boxeo taldeak antolatu du San Joanetako jaialdia eta aspaldiko partez arituko dira boxeolari profesionalak festetan. Bi boxealariak gaur Oialumezarren bilduko dira pisatzeko. Hiru minutuko sei asalto izango dira. Jaialdia 22:30etan da. Sarrerak takillan, 10-20 euro bitartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!