Bihar egingo da San Joan jaietako Dantza Suelto Txapelketa, Kriskitiña dantza taldeak antolatuta. Hamar bikote ariko dira lehian, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Mendaro, Errenteria, Bergara, Azkoitia, Zegama, Donosti, Arama, Lazkao eta Sestaoko dantzariak etorriko dira eta baita Hernaniko bikote bat ere, Xabier Segura eta Lierni Martiarenak osatzen dutena.
Lehenengo seiek saria
Lehenengo sei sailkatuek saria izango dute txapelketan: 240 euro eta eskulturak, trofeoa eta 210 euro, trofeoa eta 180 euro, trofeoa eta 150 euro, trofeoa eta 120 euro eta trofeoa eta 100 euro. Dantza ondoena nork egiten duen juzgatzeko Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideak izango dira. Bikote bakoitzak fandango eta arin-arin bat dantzatu beharko ditu.
Herriko bikote bakarra
Aurtengo edizioan bikote bakarra aterako da Hernanitik, Segura eta Martiarenarena. Dantza sueltoaren egoeraren ispilu izan liteke hori, izan ere bikote hau bakarra gelditzen baita nagusien mailan Hernanin. Kriskitiña dantza taldetik Kronikari jakinarazi diotenez lanean segitzeko asmoa dute, nahiz eta egoera beltza izan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!