Ekitaldiak txosnetako ‘mikro-kliman’

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 23a, 03:00

Azken urteetako joerak segitzen badu eta eguraldiak lagundu, jende uholdea izango da Txosnetan, bai Tilosetan eta bai Plaza Berrin. Aurten, 12 txosna izango dira, horietatik 11 Tilosetan: AEK, EHE, AHTaren kontrakoa, Askapena, Hernani Abian, Dispertsioaren Aurkakoa, Hernaniko Gazteak, Muttu, Bilgune Feminista, Molotoff irratia eta Ikasle Abertzaleak. Plaza Berrin Presoen Lagunak taldeak jarriko du txosna. Hamabi txosna hauetatik bitan jateko aukera ere izango da edanaz gain, iaz bezalaxe: AEKko txosnan Tilosetan eta Presoen Lagunak txosnan, Plaza Berrin. Ekitaldiak Txosna Batzordeak zenbait ekitaldi antolatu ditu San Joanetarako aurten ere eta tabernaz kanpoko giroa atsegin duenak izango du non gozatua. Kontzertuak, herri bazkariak, poteoak eta abar izango dira Txosna Batzordearen eskutik. Batzordetik jakitera eman dutenez ´txosna eremuari bizia eman eta herriko jaien egitaraua aberastea` dira helburuak. Reggae musika gaur Gaur jamaikar musikaz gozatzeko aukera izango da Reggae Sound System jaian. Donostia, Toulouse eta Madrildik etorritako kantari eta diska jartzaileak izango dira Hernanin gaueko 23:00etatik aurrera. Revolutionary Bro-D’redWay Zound donostiarrak eta Chalice Sound System madrildar eta toulousetarrak izango dira etorriko diren taldeak. Hala ere, horren aurretik trikipoteoa ere bada gaur 16:00etan, festa goiz xamar hasi nahi dutenek giro pixka bat izan dezaten. Horrez gain, larunbata eta igandean ere antolatu dituzte ekitaldiak eta Molotoff irratiko txosnan ere disko jartzaile eta taldeak izango dira gauero. Goizean goiz arte Txosnek bi ordutegi izango dituzte, bat ostegun, ostiral eta larunbatean eta bestea igandea eta astelehenean. Ostegun, ostiral eta larunbatean goizeko 07:00ak arte irekita egoteko aukera dute eta igande eta astelehenean, goizeko 06:00etarako itxi beharko dituzte. Edalontzi bakarra Aurten txosnek badute aldaketa bat, edalontziarena. Hamar mila plastikozko edalontzi behar izaten dituzte txosnek San Joanetan ´horrek ingurugiroarentzat suposatzen duen guztiarekin`. Asmoa da edalontzi gogorrak saltzea 0,80 eurotan eta edalontzi bera izatea gau osoan jendeak txosnetan erabiliko duena. Katxiak edo botilak eskatzean ez da edalontzi hau erabiliko, eta Plaza Berriko txosnak, afariak ematen dituenez, betiko plastikozkoak ere izango ditu. wTxosna batzordeko egitaraua Gaur: 16:00etan: Trikipoteoa herrian barrena. 23:00etan: Reggae Sound System, Revolutionary Bro-D’redWay Zound eta Chalice Sound System. Ekainak 25: larunbata: Trikipoteoa. 14:30etan: Herri Bazkaria (Plaza Berrin). 16:30etan: bertsolariak, Jon Plazaolaren monologoa eta dultzaina. 23:00etan: Selektah Sound System. Ekainak 26, igandea: 14:30etan: Herri Bazkaria. 16:30etan: Gartxot kantautorea. 20:00etan: Esan Leike antzerkia. wMolotoff-eko txosnako egitaraua Gaur: 23:00etan: Reggae Sound System, 23:00-07:00. Ekainak 24, ostirala: Binilozko xiringak, Mr Snoiz, Chakmig, eta Kuzu eta Motombo, 23:00-07:00. Ekainak 25, larunbata: Selektah Sound System, 23:00-07:00 Ekainak 26, igandea: Blue Eye, Gorka ‘Lur Azpiko Hotsak’ eta Dj Prest, 23:00-06:00. Ekainak 27, astelehena: Speeka Show-Dirty Vinyl, Aritz Sound System eta Dj Talo, 23:00-06:00.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!