Koadrilek kolorez jantzi zuten kalea

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 26a, 03:00

Koadrilek koloretako blusa jantzi eta kalean egin zuten eguna atzokoan. Ez zen txaranga eta umorerik falta izan, nahiz eta pasatako egunen nekea somatu. Festak gaur jarraituko du eta herri kirolak, pelota partiduak, bertso saioak eta dantza eta musika saioek bizituko dute eguna. Gaur goizean Axeri dantza eta sokamuturra izango dira, goiz goizetik hasi nahi dutenentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!