‘The Hot Dogs’, ‘Lobo Electrico’ eta ‘Discipulos de Dionisos’ bihar Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2005eko ekainaren 23a

Rock kontzertuak izango dira aurten ere Tilosetan. Bihar eta etzi Tilosetako kioskora hurbiltzen denak rock & rolla, punk rocka eta probokazioa aurkituko ditu taula gainean ariko diren 6 talderen eskutik. Kontzertuak gaueko 22:00etatik aurrera izango dira, Tilosetan. 6 talde bihar eta etzi The Hot Dogs talde urretxuarra da bihar gauean Tilosetan izango den taldeetako bat. Kontzertuaren antolatzaileek esandakoaren arabera Glam Punk Rock& Roll estiloko taldea da eta New York Dogs eta Iggy Pop taldeen eragina dute. 4 urte jo gabe egon ondoren duela gutxi hasi dira berriro martxan. Beste taldea Lobo Elecriko talde tolosarra da eta Erotic Rock & Roll izenez definitzen dute egiten duten musika. Hirugarren taldea Discipulos de Dionisos da, Buena Vistako lokaletako uzta eta Punk Rocka egiten dute. Hiru taldeek ere zuzeneko ederra dute eta probokazioarekin jolastea gustoko dute. Ekainaren 25ean beste hiru talde izango dira Tilosetan, hirurak ere punk rockaren inguruko estiloko taldeak: Oztopo talde lasartearra, Captain Nemo donostiarrak eta Nuevo Catecismo Catolico (Buena Vista). Kontzertu multikulturalak bihar plazan Jaialdi kultur anitza antolatu du AMHER elkarteak bihar, gaueko 23:00etan, Gudarien plazan. Siza Pakari (egunsentiko lorea) taldea izango da musika eta dantza kontzertua emango duenetako bat, Abya-Yala elkarte Latinoamerikarraren eskutik. Bestea, Bouhia talde Bereber-a da eta kanta tradizional eta berriak jo eta kantatzen ditu, gehienak bereberrean. AMHER elkarteak dei egin die herritar guztiei jaialdian parte hartzera. Beste herrialde batzuetatik hona emigratu dutenei dei berezia egin die, beren kulturak denon ezagutzara jartzeko. Horrez gain, ´identitate desberdinen errespetuarekin identifikatuta sentitzen diren guztiei` egin die AMHER elkarte multikulturalak. SAN JOANETAKO MUSIKA EMANALDIAK Ekainaren 23an ::: Kantuz eta Ozenki abesbatza. Felipe Sagarna, Zapa kalean, arratsaldeko 19:30etan. ::: Musika Banda. Herriko kaleetan zehar, arratsaldeko 20:30etan. ::: Laiotzekin dantzaldia. Ezkiaga pasealekuan, gaueko 23:00etan. Ekainaren 24an ::: Txistulari Banda. Eguerdiko 12:00etan, ::: Musika Banda. Ezkiaga pasealekuan, gaueko 23:00etan. ::: The Hot Dogs, Lobo Electrico eta Discipulos de Dionisos. Gaueko 22:00etan, Tilosetan. ::: Siza Pakari eta Bouhia talde Latinoamerikar eta Bereberea, Gaueko 23:00etan, plazan. Ekainaren 25ean ::: Imperial de Nochistlan. Arratsaldeko 19:30etan, plazan. ::: Oztopo, Captain Nemo eta Nuevo Catecismo Catolico. Gaueko 22:00etan, Tilosetan. ::: Tapia eta Leturia. Gaueko 24:00etan, Plaza Berrian. Ekainaren 26an ::: Patxi Perez eta bere taldea. Gaueko 24:00etan, Plaza Berrian. Ekainaren 27an ::: Trakets taldearekin dantzaldia. Arratsaldeko 20:00etan, Tilosetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!