SUA piztu eta berehala herritarrak aurreskua dantzatzera hurbilduko dira, txinparten berora. Jende mordoa animatzen da urtean behin egiten den aurresku herrikoi honetan parte hartzera eta magia eta emozio haundiko momentua izaten da.
Herri aurreskua
Eneko Munarriz, Egiako Trabeska dantza taldeko kideak azaldutakoaren arabera, aurreskua gizon dantzaren barruko dantza da eta aurreskuak dituen 4 zatietatik Hernanin 2 dantzatuko dira gaur gauean: alpargata eta desafioa (agurra eta zortzikoa dira beste bi zatiak). Munarrizek azaldutakoaren arabera gizon dantza zentzu soziala duen dantza da eta jatorrian gizonezkoek hartzen zuten dantza: ´mutilak ateratzen ziren dantzatzera eta aukeratutako neskak gonbidatzen zituzten dantzatzera. Neskek ezin zuten ezezkorik esan` azaltzen du. ´Dantza honetan eskutik helduta kateak egiten dira. Zubia ere egiten dira eta hau katean dantzan nor zegoen kontrolatze egiten zuten. Horrela, esate baterako, ijitoak eta moral eskaseko emakumeak katetik ateratzeko aprobetxatzen zituzten zubi hauek. Dantza hauek, hainbat lekutan, gaur egun moldatu egin direla azaldu digu Eneko Munarrizek.
Kantaita: San Joanetako
ohiturazko kanta
Laugarren urtez Kantaita izango da gaur iluntzean suaren inguruan, herri aurreskuaren ondoren. Emakumezkoek San Joan gau bezperan kantatu ohi zuten kantua da Kantaita eta Nafarroako Urdainenetik ekarri dute, bertan mantendu baita kantu hau abesteko ohitura. Gaur gaueko Kantaitan 30 bat emakumek hartuko dute parte eta eskutik helduta, hauekin mugimenduak eginez, gariari eskatuko diote ondo etortzeko.