Etxeberrin helduen danborradak ere bide luzea egin du eta orain dela gutxi arte iraun du. Incansables txarangarekin batean ateratzen ziren beti eta martxa propioa ere bazuten: Etxeberriko martxa, auzoan bertan bizi den Incansables txarangako Tatek sortua. Larunbat gauean ateratzen ziren. Lehenbizi Lagun Artea elkartean afaldu, girotu, eta Etxeberritik Zinkoenearaino joaten ziren. Han, Hernaniko martxa eta Batasuna jotzen zituzten eta buelta Etxeberrira. Bukaera frotoian izaten zen, normalean Etxeberriko martxa jota. Hori larunbatean. Igandean, Mendekoste egunez, umeen txanda izaten zen eta buelta bera egiten zuten, horiek autobusean. 2001 ezkeroz Etxeberrin ez da festarik egin eta helduen danborrada hor bukatu zen. Orain umeenak segitzen du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!