«Hernanin konpetitzen dudan aurreneko aldia da eta izugarrizko gogoa daukat»

Kronika - Erredakzioa 2005eko ekainaren 23a

Ekaitz Dominguez kick boxinglari hernaniarra etxean arituko da bihar. Azken aldian goian dabil. Antiguoan hasi zen Borja entrenatzailearekin eta orain Tafallan ari da prestatzen, Iñigo Garcia maisu duela. Bihar Hernanin izango dira bere maisua ere. Ekaitzek dio Kick-boxing-a kirol sakrifikatua dela eta dedikazio haundia eskatzen duena, baina, ondo sentiarazten laguntzen dio. Ez da kiroletik bizi. Nola presentatzen da biharko konbatea. Konbate garrantzitsua da. Gainera, Hernanin konpetitzen dudan aurreneko aldia da eta izugarrizko gogoa daukat. Bestetik, norbere herrian aritzeak presioa ere ematen du, baina, presio ona da, motibatzekoa, ez ikaratzekoa. Fisikoki ondo nago eta galdu edo irabazi, uste dut konbate ederra aterako dela. Nolakoa da Ivan Arellano? Ez dakit, egia esan ez dut ezagutzen. Zer estrategia erabili behar duzu biharko borrokaldian? Hori gorde egingo dut. Ez dakit bestea nola aritzen den, eta egia esan, horrek zaildu egiten du estrategia aldez aurretik ondo prestatzea. Ez dakit hankekin hobeto dabilen eskuekin baino, ezkerra den.... Eta gero konbatea segun eta nola dijoan ere gauzak aldatu litezke. Zenbat konbate egin dituzu azken aldian? Egia esan nahiko denbora gutxian hiru ditut, eta batzuetan gorputzak antzeman egiten du. Kick boxing kolpe askoko kirola da eta gorputzak minberatuta bukatzen du. Azkenekoa Gernikan izan nuen eta asteburu osoa ohean pasa nuen jelarekin. Hernanin ba al dago kick boxing zaletasunik? Ni hasi nintzenean bazebiltzan beste batzuk ere. Orain ez dakit nola dagoen. Konstantzia haundia eskatzen duen kirola da eta behin urte batzuek ezkero jendeak konpromisoak izaten ditugu. Animatu jendea biharko konbatea ikustera Hernaniar bat hor goian ikustea uste dut poztekoa dela. Konbate polita izango da, eta gainera ez dira beste horrelako aukera asko ere izango. San Joanak gozatzeko asmorik. Bai, bai, noski. Aste barruan ez naiz Hernanin egoten, eta orain San Joanetan, bai, badaukat gogoa. Datorren astearte arte lanetik jai hartu dut. Aurrera begira, zer helburu? Beno, oraindik konfirmatu gabe dago, baina, gutxi barru beste txapelketa bat izan nezake Donostian. Gero, Holandara joateko asmoa nuen entrenatzera, baina, uste dut ez dela aterako. Ikusiko dugu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!