Diputazioak onartu egin du Zikuñagatik Lastaolara doan errepidean (GI-3410), bi kilometroko zatian, bidea berritzeko lanak egitea. Lan horiek subastara aterako dira. Obrak Hernaniko hegoaldeko saihesbidera sartzeko rotondan eta Lastaola industrialdeko bidegurutzearen arteko zatian egingo dira. Proiektuaren aurrekontua 602.000 eurokoa da eta hiru hilabete iraungo dute obrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!