Waterpoloko taldeek aste honetan bukatuko dute denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2005eko ekainaren 23a

SAN Joan torneoa jokatu dute Hernaniko waterpoloko taldeek asteburu honetan. Txapelketa honekin emango diote bukaera denboraldiari. San Joan torneoan batetik, Gipuzkoako nesken selekzioak jokatu zuen Hernani -Easo talde mixtoaren kontra. Gipuzkoako selekzioak irabazi zuen, 10 eta 9. Mutilek bainadore osoarekin jokatu zuten (argazkian ikusi daitekeen bezala) neskek bainadoretik heltzen baitiote elkarri eta horrela mutilek ez zuten inolako bentajarik izan. Bigarren partidua Gipuzkoako mutilen selekzioak eta Club Natacion Calella talde katalanak jokatu zuten. Emaitza 8 eta 2 izan zen katalanen alde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!