Uztailean ikastaroak

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 21a, 03:00

Epea irekita dago uztailerako kirol patronatuak antolatu dituen ikastaroetan izena emateko. Tenisa, urpekaritza eta piragua 8 eta 17 urte bitarteko gazteentzako antolatu dituzte. Bestetik, helduentzat spining eta aerobica antolatu dituzte. 3-4 urteko haurretatik hasi eta helduetara bitartean igeriketa arloko hainbat ikastaro ere badaude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!