IÑAKI Arratibel, Hirigintza Zinegotziak, Elkartzenek egindako galderei erantzun nahi izan die, Kronikara bidalitako idatzi batean. Arau Subsidiarioak erreferendum bitartez erabakitzea ez zaiola logikoa iruditzen adierazi du: ´AMRren toki aldaketari buruz bozkatzerakoan ez al duzue pentsatzen garrantzitsuagoa dela Etxeberri eta Kapoteko bizilagunen iritzia Hernani osoarena baino? Ez da batere logikoa gai oso jakin bati buruz hernaniar guztiek beraien iritzia ematea eta ez da logikoa Arau Subsidiarioak zatitzea` dio.
Arratibelek hainbat argibide eman nahi izan ditu Elkartzenek esandakoen inguruan. Batetik dio Hernanin dauden etxe hutsak ez direla 1.000, baizik eta 469. Argitu duenez, Udalak aurreko agintaldian agindu zion azterketa Aztiker enpresari eta uste du etxebizitza hutsa zer den zehaztu beharra dagoela.
Horrekin batera dio ezin dela ahaztu 718 hernaniar apuntatu direla Monteseko 14 etxebizitzen zozketarako eta hainbateko eskaria izanda adierazi du ´lehentasuna dela babeseko ahalik eta etxebizitzak gehiena egitea`.
Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantzari buruz Arratibelek dio ordenantzak berak arautzen dituela prezioak eta babes ofizialeko etxeak ez saltzeko erabiltzen dituen tresna berak erabiliko dituela Udalak. Ekipamenduei buruz azaldu du lurzoruaren zati bat gordetzea aurrikusi dutela behar kultural, sozial eta abarretarako.
Bukatzeko galdetzen du zeintzuk diren Elkartzenen proposamenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!