Gay eta lesbianen eskubideen aldeko aldarrikapena

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 20a, 03:00

GEHITU-ren Lesb gay autobusa Hernanin izan zen larunbata arratsaldean. Autobusak inguruko herrietan zehar ibilbidea egin zuen eta Hernanitik ere igaro zen. Gehituk gay eta lesbianen eskubideen aldeko informazioa banatu zuen Plaza Berrian jarritako mahai batean, eta umeen artean kolore ezberdinetako globoak banatu zituen. Gehituren asmoa da autobus honekin uztailaren 2an Madrilen egingo den gay eta lesbianen harrotasunaren manifestaziora joatea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!