Eskolarteko bertso txapelketan Euskal Herri mailako finala jokatu da asteburu honetan Altsasun. Bertan izan dira Hernaniko Bertso Eskolako Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiak eta haiek animatzera joandako koadrila. Aurten, bi txapeldunak iparraldekoak izan dira: txikienetan Mattin Luku eta zaharragoetan Maialen Arzallus. Hernanik lan ona egin du aurten ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!