Beteranoetan Joxe Mari Altunak egin zuen lehenengo.
ENEKO Loran eta Izaskun Santana hernaniarrak izan dira aurtengo Atleta osoa frogan irabazle. Lehenengoak 39:49 behar izan zituen lasterketa bukatzeko eta bigarrenak 53 minutu. Beteranoetan Joxe Mari Altuna izan zen 40 urtetik gorakoetan azkarrena.
Guztira 24 parte hartzaile izan dira aurten: 3 emakumezko eta 21 gizonezko. Tartean, 7 beterano eta 3 gaztetxo izan ziren. Bospa sei kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten: lehenik hiru aldiz bizikletan, beste behin korrika eta ondoren bi alditan bizikletan berriro ere. Modalidade aldaketa bakoitzean karga jasotzea egin behar izan zuten atletek, 25 kiloko zakua sei alditan bizkarrera jasota.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!