Santa Kruz eta Alkorta txapeldun Kronika pelota txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 19a, 03:00

Santa Kruz eta Alkorta dira aurtengo Kronika eskupelota txapeldunak, Legarreta eta Ezeiza orain arteko txapeldunei 22-16 irabazita. Partidu izugarri gogorra jokatu zuten lau pelotariek, elkarri erabat gainik hartu ezinda, eta beroak gogor kastigatzen zituela. 3 eta 4 postuetako partidua ere ez zen makalagoa izan, eta 22-21 irabazi zuten Ruiz de Galarreta eta Artolak, Iribar eta Urretabizkaiaren kontra. Aurtengoa 5garren Kronika pelota txapelketa izan da eta Hernani inguruko 14 bikotek hartu dute parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!