Hirigintza Juan Palomo gisara

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 19a, 03:00

Hirigintza Juan Palomo gisara Kuriosoa da ondo, lehen Hernaniko hirigintza nahi duen bezala ibili duen batek, promotoreekin hitzarmenak ixilean firmatu dituen batek, gainerako talde politikoei eta herritarrei erabaki horietan parte hartzen utzi ez dien batek, esatea, Arau Subsidiarioen errebisio prozesua ezkutuka egiten ari garela. Badakigu, aurreko legegintzalditik, Manuel Frailek zein eredu duen Hirigintza gestionatzeko. Eredu horren arabera, akordioak bulego edo taberna batean egiten dira, testigurik gabe, erabakiak inork kuestiona ez ditzan. Eredu horren arabera, etxebizitzen % 80 salmenta librekoak ziren, 50 milloikoak, gutxi batzuen interesaren aldekoak eta Hernaniko gazteak herria uztera behartu dituztenak. Gure saiakera beste bat da. Guk babes ofizialekoak izatea nahi dugu gutxienez, egiten diren etxebizitza berrien % 50. Fraileren ereduak ez du uzten Floridako industria hortik ateratzen, eta ez dio erremediorik eman auzoetarako akzesibilitateari. Fraile eta Batasunaren eredua da, Juan Palomo sistemaren bariante bat, ´yo me lo guiso y los promotores se lo comen`. Eta Fraile eta ingurukoei mina ematen diena da beste korporazio batek etorri behar izan duela diskusioa kalera eramateko. Arau Subsidiarioen proiektua esposizio publikoan jarri da, eta horrek aukera eman digu denoi geure iritzia eman eta parte hartzeko; denoi, baita Fraile eta konpainiari ere. Arau Subsidiarioen proiektua erakusketa publikoan dagoenetik, Udaletxetik ehundaka herritar pasa da informazioa jaso eta aportazioak egitera. Frailek zenbat herritar hartu zituen bere bulegoan (promotoreak kenduta) haien iritzia jakiteko berak pribatuekin firmatutako konbenioei buruz? Konbenio horiei buruzko zenbat aldaketa onartu zituen? Ze informazio eman zien Frailek herritarrei operazio espekulatibo haiei buruz; Karabelen, Paradore inguruan edo Txantxilan egindakoak kasu? Ulertzen dugu, partehartzea bezalako hitzak aho betean esaten dituztenek eta inoiz horrelako prozesurik martxan jarri ez dutenek, beharra sentitzea gu deskalifikatzeko, hain zuzen, gu izanik sinesten dugunak herritarrek iritzia eman behar dutela eta erabakiak hartzen lagundu behar dutela. Baina, horrek ez gaitu gure helburuetatik aldenduko, eta lanean jarraituko dugu Udala denontzat izan dadin eta jendeak iritzia eman dezan, Arau Subsidiarioei buruz, kale bati norabidea aldatzeari buruz edo guztion interesekoa den edozeri buruz. Iñaki Arratibel Hirigintza Zinegotzia (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!