TILOSETAN egun hauetan kanpin ugari daude montatuta kiosko ondoan. Ate Jokak akanpada antolatu du etxebizitza eskubidearen alde. Akanpadarekin batera hainbat ekitaldi egin dituzte.
Atzo, gosariaren ondoren aztoratzea eta parodia egin zuten: hainbat lagun kale erdian jarri ziren etxean baleude bezala, besaulkiak alfonbra, mahaia eta denak hartuta. Ez ziren gutxi izan harridura aurpegia jarri zutenak. Eguerdian herri bazkaria izan zen Tilosetako ezkien itzalpean. Arratsaldean, 19:30etan manifestazioa egin zuten Tilosetatik hasita.
Akanpadaren helburua da salatzea etxebizitzaren egoera eta horretarako hainbat gaien inguruan hitz egin dute egun hauetan: Arau Subsidiarioak eta okupazioa, besteak beste.
Gosaria eta akanpalekua
txukuntzea
Ate Jokaren ekimena gaur bukatuko da. Lehenengo gosaria egingo dute indarrak hartzeko eta horren ondoren akanpalekua altxa eta ingurua txukunduko dute bertan egondakoek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!