Asier Larrañaga eta Eva Esnaola azkarrenak

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 19a, 03:00

Guztira 250 korrikalarik hartu dute parte. Beroa izan da aurtengo edizioko protagonista nagusi.

AURTENGO Azeri Bila lasterketako irabazleak izan dira: gizonezkoetan Asier Larrañaga, 29:58 eginda eta nesketan Eva Esnaola (32:18), biak hernaniarrak. Emakumezkoetan bigarrena Maria Mendibe donostiarra izan da eta hirugarren Arantxa Eizagirre, Usurbilgoa. Gizonezkoetan berriz bigarren egin du Joxan Beleao Irungoak eta hirugarren Xabier Azkue errenteriarrak. Gizonezko beteranoen artean (40 urtetik gorakoak) azkarrena Joxan Alberdi izan da 32:58 eginda eta emakumezkoen artean Eva Esnaola. 250 partaide Bero itzelarekin 18:30ak pasatxoan atera ziren irteeratik korrikalari guztiak. Aurretik, Azeriak dantza egin zuen denen aurrean. 4,5 kilometroko ibilbidea bi aldiz egin behar izan zuten atzo lasterketako partaideek Hernani osoan zehar. Helmuga inguruan, lehenengo bueltan, ur botilak banatu zituzten korrikalarien artean eta bertan jende asko bildu zen helmugara nola iristen ziren ikusteko. Zazpi urtetan Zazpigarren urtea da Azeri Bila herri lasterketa ospatzen dela eta jende askok hartzen du parte bertan. Aurten, helduen lasterketa aurretik gaztetxoen lasterketa izan da eta bertan 300 haur inguru izan dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!