ASKAPENAK antolatuta, hitzaldia izan zen ostegunean Natza elkarteak Antziolan duen Errota lokalean. Hitzaldia jardunaldi internazionalisten barruan antolatu zuten eta Palestinako egoerari buruz hizketan aritu zen Rawda Odeh Palestinako militante politikoa eta preso ohia. Itzultzaile lanetan aritu zen Tamer Birawi palestinarra.
1917an hasitako gatazka
Rawda Odeh-ek Palestinako gataztakaren ibilbide kronologikoa egin zuen eta adierazi zuen Palestinan gatazka 1917garren urtean hasi zela britainiarrek osatutako Belfourreko tratatuaren bitartez. Azaldu zuenez tratatu honek posible egin zuen judutarrek estatu bat sortzea Palestinako lurraldeetan. Esan zuenez, Israeldarrek ordutik palestinarren lurraldeak hartu dituzte, gero eta azalera haundiagoan.
Gaur egungo egoerari buruz adierazi zuen Palestinarrei dagokien lurralde historikoaren %8 bakarrik utzi nahi diela Israelek: ´Lurralde txiki hori ere zatikatuta utzi nahi du Isralek, lur azpiko tunel bidez lotuta, gainera`. Gune bat Gazan egongo litzateke eta beste bat, aurrekoarengatik inkomunikatuta, Zisjordanian.
Egun Israelgo kartzeletan 8.000 preso palestinar daudela azaldu zuen Rawda Odeh-ek, ´egunetik egunera zifra hori igotzen ari da` azaldu zuen. Egoera honen aurrean palestinarrak 2garren intifada hasi zutela esan zuen eta gaur egun beraien eskubideen defentsan tinko dirautela ere bai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!