Boxeoa eta Kick Boxinga San Juan egunean

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 19a, 03:00

Ekaitz Dominguez hernaniarra eta Ivan Arellano neurtuko dira ekainaren 24an Hernaniko kiroldegian, Kick Boxing konbatean. Ikuskizunean, hala ere, boxeo konbateak izango dira nagusi eta horien artean jarri dute profesional mailako Ion Treku oiartzuarra eta Bartual Alonsoren artekoa. Ion Treku Txapeldun transkontinentala da walter pixuan eta Bartual Alonso kontrarioa botatzen saiatuko da, 3 minutuko 6 asaltotan. Profesionalen konbate horretaz gain, beste 4 konbate ere izango dira afizionatu mailakoak. Ekainaren 24an, 22:30etan hasita, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!