HernANIK Donostiari irabazita Herri Arteko Pelota Txapelketako finalerako txartela eskuratu zuen, ostiral gauean kiroldegiko pilotalekuan jokatu ziren partiduetan.
2 eta 1 irabazi zien donostiarrei. Kadeteetan Arrieta eta Muñozek (22-15) eta jubeniletan Aizpitarte eta Gorrotxategik (22-8) irabazi egin zuten. Nagusietan berriz, Erroizenea eta Alvarezek ezin izan zuten bikote donotiarra menderatu (14-22).
Joaneko partiduan Hernanik 1-2 irabazi zion Donostiari eta 17 tantoko aldea atera zion.
Finala, Hernani-Azkoitia
Modu horretan Hernani finalean izango da eta aurrean izango du etsai gogor bat, Azkoitia. Azkoitiarrek Urnieta erraz garaitu zuten ostiralean hiru partidutatik hiruak irabazi eta gero. Finala ekainaren 26an izango da, igandea, Bergaran 10:30etan.
Iaz Hernaniri txapelak ihes egin zion finalean Azpeitiarren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!