EUSKARA bultzatzeko planak martxan jartzeko hitzarmenak sinatu zituzten ostiralean Buruntzaldeko 4 enpresek eta Udalek.
EUSKARA bultzatzeko planak martxan jartzeko hitzarmenak sinatu zituzten ostiralean Buruntzaldeko 4 enpresek eta Udalek. Iaz jarri zen martxan Buruntzaldeko enpresetan euskara bultzatzeko plana eta egindako lanaren ondorioz 4 enpresa hauek izan dira proposamena jaso eta baiezkoa eman dutenak: Perfiles Especiales, Selak S.L (Hernani); Latz kooperatiba (Andoain); Victorio Luzuriaga (Usurbil) eta S. Izagirre, S.A. (Usurbil).
Beste 38 enpresa
interesatuta
Udalek EMUN kooperatiba kontratatu zuten enpresak bisitatu, egitasmoa aurkeztu eta planak diseinatu eta martxan jartzeko. 2004/05 ikasturtean egitasmoa martxan jarri zenetik 64 enpresa bisitatu dituzte eta 16 enpresek interesa azaldu dute urte honen amaieran euskara plan bati eusteko. Beste 22 enpresek aurrerago ekiteko asmoa azaldu dute.
Udalek diruz lagundu
Udalak diruz lagunduko ditu euskara plana martxan jartzen duten enpresak, bakoitzak bere herrikoak. Diru laguntza planaren diseinurako eta inplementazioaren aurreneko urterako izango da. Gehienez 3.500 euro jasoko du enpresa bakoitzak. Enpresak bestetik, beste erakunde publikoek arlo honetan eskaintzen dituzten diru laguntzak eskatzeko konpromezua hartzen du hitzarmen honen bidez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!