Azeri Bila herri lasterketa gaur izango da, arratsaldeko 18:30etan hasita. 7garren urtea da Azeri Bila antolatzen dela. Urbieta kalean emango zaio hasiera lasterketari eta partaideek 4,5 kilometroko hiri buelta egin beharko dute bi alditan: Urbieta, Lizeaga, Atzieta, Florida, Sagastialde, Antziola, Marieluts eta Urbieta. Aurretik, 17:30etan, gaztetxoen txanda izango da. Lasterketa hasieran Azeria izango da dantzan
urtero bezala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!