Hizkuntza Eskubideak! Bai Euskarari ekimenak emanaldia antolatu du datorren astelehenean Biterin. Bertan Euskaraz lardaxkatzeko manerak obra izango da: Antton Olariaga, Asisko Urmeneta eta Kike Amonarrizek sortutako hitzaldi-ikuskizuna.

Emanaldi honekin egileek nahi dutena da ´ikustarazi hizkuntzari indarra emateko ez dagoela beti eta sistematikoki erdarara jo beharrik`. Modu honetan, hirukoteak ´ligatzeko edo xamurtasuna adierazteko` adibideak jarriko ditu hitzaldian zehar, beste hainbat konturen artean.
Hirukotearen azken
agerpena
Bai Euskarari ekimenak Kronikari esan dionez, hau izango da azkeneko aldia taldea osatzen duen hirukotea batera agertuko dena. Bai Euskararik adierazi du emanaldi hau antolatu dutela ´euskara funtzio sozial guztietara ailegatzea` delako beraien azken helmuga.
Solasaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da Biterin eta sarrera librea da. Antolatzaileek gonbidapena luzatu diete herritar guztiei emanaldia ikustera joateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!