‘Lau proiektu’ erakusketa ikusgai ekainetik urria arte

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 18a, 03:00

AsTEAZKENEAN aurkeztu zuten Chillida-Lekun Lau proiektu izeneko erakusketa eta ekainetik urria arte egongo da zabalik

AsTEAZKENEAN aurkeztu zuten Chillida-Lekun Lau proiektu izeneko erakusketa eta ekainetik urria arte egongo da zabalik. Erakusketa honekin Eduardo Chillidaren obra publikoa aztertu nahi izan du museoak eta horretarako lau obra garrantzitsuren maketak, argazkiak eta informazioa jarri ditu ikusgai Zabalaga baserriko 4garren aretoan. Chillida eskultura originala ahalik eta jende gehienera iristeko hasi zen obra publikoak egiten, Luis Chillidak esan zuenez. Tindaya, bukatu gabeko proiektua Lau obra horien artean kanariar irletako Tindaya mendi sakratuan Chillidak burutu nahi izan zuen proiektua ere aurkitzen da. Luis Chillidak aurkezpenean azaldu zuenez, momentu honetan ikerketak egiten ari dira proiektua bideragarria ote den jakiteko eta uda bukaeran jakingo dute hori. Obra honek aurreikusten du mendiaren zati bat hustutzea eta polemika handia sortu du horregatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!