NAGUSIEN mailako errugbi taldeak Euskadiko Kopa irabazita esan dio agur aurtengo denboraldiari. Lehen taldeak Ohorezko B mailako liga ongi bukatu zuen eta ondoren Euskadiko Kopa jokatu zuten lehenengo eta bigarren taldeek batera. 58-20 irabazi zioten Bilbori Zarautzen jokatutako finalean.
Liga honek balio izan die lagun arteko partiduen beharrean, konpetizio mailako partiduak egiten jarraitu eta forma ez galtzeko.
Udara eta datorren
aurredenboraldia
Errugbi taldetik adierazi dutenez asmoa dute udan 2 egunez entrenatzen jarraitzeko. Aurredenboraldia abuztu amaieran zen hastekoa, oraindik ez da segurua, federazioak liga hasiera aurreratu baitezake.
Ohorezko B mailan igoera promozioa jokatzea dute helburu datorren denboraldian eta errugbi taldetik dei egin dute nahi duenak entrenatzera jaitsi dadin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!