Urteurren festa Xalaparta elkartean igandean

Kronika - Erredakzioa 2005ko eka. 17a, 03:00

Datorren igandean 23garren urteurren festa ospatuko dute Xalaparta elkartean. Txalapartak irekiko du ekitaldia 13:30etan eta aurtengo omenduei, Ines Sarasua eta Alfredo Azkueri Agur Jaunak kantatu ostean, ohorezko aurreskua dantzatuko die Carlos Sanchiz dantzariak. Eguerdian bazkaria izango da guztientzat eta ondoren mus txapelketako sariak banatuko dira. 17:15 aldera Hernaniar Bikain izendatuko dituzte omenduak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!